XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gramatika sortzailea eta balio libertariak

Alderdi honi buruz ere tradizio libertarioak ekarpen bat baduela esaten du; Humboldten eskutik eta hizkuntzari dagokionez.

Humboldt batetik, hizkuntzalaritza orokorreko teoriko sakonenetakoa izan zen, eta bestetik literatur balioen defendatzaile sutsu eta aurreratua.

Ba al dago harremanik bere hizkuntzalaritza eta libertarismoaren artean?

Bere hizkuntzari buruzko ideiak gizarte-pentsamendu libertarioarekin esplizituki lotzen ez baditu ere, biek badute zerbait (biei arnasa ematen dien giza izakerazko kontzeptu bat) amankomun.

Humboldtek mintzamenaz duen ikuskera bere teoria sozial nahiz politikoei buruzko idaztiekin eta azpian datzan giza izakerazko kontzeptuarekin alderatu behar da nahitaez.

Rudolf Rockerrek giza eskubideen eta estatu autoritarioaren aurkako doktrinaren ordezkari aleman garrantzitsuena dela dio.

Estatuaren (eta edozein fede dogmatikoren) gero eta botere handiagoaz egiten duen salaketan giza eskubide bat dago oinarrian: lan sortzailearen eta pentsamendu askearen bitartez norberak nortasuna garatzeko duen eskubidea, hain zuzen.

Bere ustetan autorrealizazio-nahia da pertsonaren funtsezko giza premia (bere premia animaletatik desberdina dena)...

Baina estatuaren kontrola giza premia horrekin bateraezina da.

Pertsonak gizakia izateko duen eskubidea deseman daitekeela dioen ideiak lotsagarritik badu, idazten du.

Garbi dago, dio Chomskyk, Humboldtek mintzamenaren berezkotasunean eta sortzailetasunean indar egitea giza izakeraz duen kontzeptu orokorragoaren ondorio dela.

Kontzeptua ez zen berak asmatua, baina sakon garatu zuen.

Halaber garbi dago Humboldti buruzko ohar hauek Chomskyri ere aplika dakizkiokeela.

Hala ere bide luzea dago Humboldten hizkuntzaren forma kontzeptuaren eta garatuagoa den gramatika sortzailearen artean.